Mindfulness Dantza

Mindfulness dantza? Bai, epaiketarik gabeko dantza edo gorputz-adierazpena, eta arreta osoa esperientziaren orainari. Tresna hori 2019an bideratu zitzaidan. Inoiz ez nuen pentsatuko gaur egun profesionalki autoezagutza eta lotura espirituala musikarekin eta dantzarekin uztartzen arituko nintzenik.

Beti sentitu naiz musikara eta bere erritmoetara oso erakarria eta lotua.

Oso txikia nintzen nire herrian, Lasarte-Orian, euskal dantzak eskaintzen zituztela jakin eta gero, ni bakarrik joan nintzenean izena ematera. Geroago, "Se dan clases de txistu" kartela ikusi nuen dantza egiten genuen tokian, eta gogoan dut mezu horrek Aalaaa! edo bestela esanda, “Bai, nik hori nahi dut!” emozioa eragin zidala. Zortzi edo bederatzi urte izango nituen orduan.

Gure kulturan eta nire estamentu sozialean, orduan gehiago baina gaur egun ere, ez zen aurreikusten etorkizunean ez dantzara ez musikara dedikatzeko aukera, eta niri ere ez zitzaidan bururatzen, beraz, ni hazten joan nintzen eta horren guztiaren gustua eta gozamena esperimentatzen, baina beste guztia, "garrantzitsuena", artatuta zegoenean bakarrik egin nezakeen zerbait bezala.

Nire haurtzaroaren zati bat --zortzi urte bete arte -- oso garai zoriontsua izan zela gogoratzen dut, baina hura amaitu zenean, beste garai bat hasi zen -- nahiko zoritxarrekoa. Bigarren garai hartan txistua jotzeak nire bizitzan espazio bat eta denbora bat aurkitzea suposatu zuen, non arazoek eta atsekabeek atseden hartzen zuten, eta nik instrumentua joz nire bizitzari falta zitzaizkion alaitasun eta kolore notak jartzen nituen. 14 urte nituenean jotzeari utzi nion, nire aitaren galera astunegia egin zitzaidan.

Zertarako kontatzen dizut hau guztia? Nire musikarenganako maitasuna eta nire pasioa partekatzeko, bai eta horrek bultzatzen duen guztia ere, izugarria baita. Musika oso boteretsua da, gai da zure zimendu guztiak mugitzeko, dena hankaz gora jartzeko, dena ordenatzeko, sendatzeko, inspiratzeko, laguntzeko, sustengua emateko, deskubritzeko, amets egiteko, bidaiatzeko, sortzeko, berpizteko, berresteko eta askoz gehiago egiteko.

Mindfulness Dantza - Elena Aburuza Etxaniz (Gayatri)

Mindfulness Dantza

Maite dut musika! Eta musikari eta musika sortzen duten artistei esker, Mindfulness Dantza saio bakoitza posible da.

Mindfulness Dantza - Elena Aburuza Etxaniz (Gayatri)

Beraz, askatasunean adierazteko egiten dugun talde topaketa bakoitzean, dantza egin, askatu, konektatu eta zerbait sortzen da.

Taldekako eta banakako lana da aldi berean. Taldeko energiak banakako lana indartzen du. Taldea guztion artean sortzen dugun eta hartzen gaituen umetokia da, esperientzia bat, denon artean babesten duguna gure konfidentzialtasun-konpromisoarekin.

Oraingoz, bi orduko formatua izateko pentsatuta dago, hilean bi igande goizetan.

Gutxi gorabehera ordu erdi irauten duen beroketa/erritual batekin hasiko gara, ondoren ordubete inguru irauten duen sekuentzia musikala dator, eta itzulketa gurpil batekin amaituko dugu, non parte-hartzea librea den.

Tresna hau oso indartsua da. Esperientziari heltzen badiozu, honek asko itzuliko dizu.

Modu atsegina da zure barnerantz bidaiatzeko, gero eta gehiago deskubritzeko, tentsioak askatzeko, zure buruari baimenak emateko, zure dimentsioarekin konektatzeko, beti zure arreta jasotzeko, gozatzeko eta bizitza ospatzeko zain baitago!

Mindfulness Dantza - Elena Aburuza Etxaniz (Gayatri)